Tel: 061 261 57 67
Warenkorb
Ihr Warenkorb ist leer.
Gesamt
0,00 CHF

Diasporako bertsoak

Angebote / Angebote:

Nevada'n nabillelarik, Lesaka'ko Fagoaga anaiak galdetu zidaten ango biziari zenbait bertso paratzeko, ek etxera bialtzeko. Amabi bertso yarri nitun: Mendiyan jartzen garelik bakar-bakarrikan, bakar-bakarrikan, tristura beti biotzin, pozik ez iñundikan, esanaz: Ola ez laike bizi, guazen emendikan, guazen emendikan! Joxetxo Iantziren modura, euskaldunok izan dugun komunikatzeko modu bat, gure kultura eta izaeraren berri emateko modu bat, bertsoa izan da. Herriak hainbat gai jorratu ditu bertsoen bidez. Diasporaren berri emateko ere sarri askotan bertsoari ekin izan diote euskaldunek. XIX. mendearen bukaeratik Diasporan bizi ziren euskaldunek ere bertsoak argitaratzen zituzten euren egoera, gertaera eta sentimenduen berri emateko. Horren jakitun aspaldidanik izan gara, besteak beste, Antonio Zavalak 1984. urtean Ameriketako bertsoak izeneko lana kaleratu zuenean Auspoa Liburutegian. Lan berri honetan Diasporako bertso jarriak hartu ditugu kontuan, trataera berezia eskatzen dutelako eta Euskal Diasporaren berri emateko dugun aparteko tresna izan direlako. Irakurleak eskura duen euskal Diasporaren bertso sortarekin mundu zabaleko euskal kulturaren zati txiki baten irudi bat izango du berekin, Ameriketako euskaldunen jakintza, gurak eta ametsak une batez konpartituz.
Folgt in ca. 15 Arbeitstagen

Preis

21,90 CHF